Kenia, 12 min
Zuzendaria: Joel Badia
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Joyce Njeruren erretratu intimoa, mugimenduaren bidez bere burua ulertzeko, hazteko eta bere bidea eraikitzen jarraitzeko modu bat aurkitu duen mendi lasterkaria. Filmak Joyce gertutik ezagutzeko parada ematen du, ez soilik goi mailako korrikalari gisa, baizik eta bere kulturak, determinazioak, diziplinak eta lurrarekin duen lotura estuak eratutako pertsona gisa.
Hego Korea, 48 min
Zuzendaria: Kim Youngmi, Kim Jeeyoung
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Kim Youngmi Antartika bakarka zeharkatu duten pertsonen artean laugarrena da, eta bide batez, asiar batek burututako lehen zeharkaldia da berea. 70 egunez, erabateko bakardadean ibili zen, jan, lo eta lerari tiraka. Hala ere, bakarka ezer ez dela lortzen dio, beste askoren otoitzek eta animoek lagundu ziotela 1.786 kilometroko ibilbidea osatzen. Filmak hamar urte baino gehiagotan prestatutako espedizio baten kronika jasotzen du, eta urrats soil bat emateko beharrezkoa den ausardiaz hausnartzen du.
Espainia, 43 min
Zuzendaria: Aitor Intxaurraga Arana
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
Bidaia dokumental bat, Gorbeiako Parke Naturaleko 1.000 metrotik gorako 50 tontorretan egindako zeharkaldi luze eta zorrotz bat kontatzen duena, eta erronka fisikoa lurraldearen memoriarekin lotzen duena.