Espainia, 9 min
Zuzendaria: Ignasi López Fàbregas
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Haran bakarti baten erdian, belardi berdez eta ibaiez inguratuta, elur eta harkaitzezko mendi erraldoi bat altxatzen da. Han, Lord Cliffrider abenturazaleak bere ametsetako mendiaren gailurra zapaltzen lehena izatea du helburu. Baina denborak aurrera egin ahala, amets hori desagertzen doa, bere pipatik ateratzen den kea bezala.
Japonia, 89 min
Zuzendaria: Moe Wada
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
2024ko uztailean, bi mendizale japoniar K2 mendian zendu ziren, munduko bigarren gailurrik altuenean. Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima munduko alpinistarik onenetakoak ziren. K2ren mendebaldeko aurpegian aukeratutako bidea, artean beste inork igo gabea, mendi horretako erronkarik zailenetakoa da. Ur handitan nahastuko dira bizitzaren zentzuari buruzko galdera sakonak piztuz: familiarekiko maitasuna batetik, eta eskaladarekiko duten pasioa bestetik, etxekoen mira batetik, eta den-dena ematea eskatzen duen eskalada-modu arriskutsua bestetik.