49 pelikulek osatutako programazioa izango du abenduaren 4tik 13ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinema jaialdiaren 19. edizioak. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko zinemagintzaren nazioarteko ardatza izango da Bilbo.
231 pelikulek eman dute izena Mendi Filmen parte hartzeko hautagaitza zuzena aurkeztuz. Azken bi urteetan ezarritako langa (226) gainditu eta marka berria ezarri da beraz. Sail Ofizialean 43 pelikulek lehiatuko dute, eta lehiaz kanpoko aurkezpen berezientzat gordetako Zabalandi sailean, berriz, 6 programatu dira.
Mendi Filmen mundu osoko pelikulak proiektatuko dira, Europa, Ipar eta Hego Amerika, Asia, Afrika eta Ozeaniako ekoizpenak daude. Mendi Film nazioarteko jaialdi erreferentea dela berretsi da, mendi zinemagintzaren industriako motor eragile sendoa izateaz batera.
Espainia da ordezkaritza gehien duena, 14rekin. Ekoizpen frantsesak 10 dira, eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako 6na ekoizpen daude. Norvegia izango da jaialdiko herrialde gonbidatua aurten, eta jatorri hartako 4 pelikula programatu dira. Beste 14 herrialde gehiago ageri dira jatorrien zerrendan: Alemania, Australia, Austria, Belgika, Bulgaria, Erresuma Batua, Hego Korea, Japonia, Kenia, Japonia, Mexiko, Pakistan, Suedia eta Suitza.
Sei euskal ekoizpen
Euskal Herriko 6 pelikula aurkeztuko dira aurten, Sail Ofizialean bost:
Aner Etxebarriaren Abata, Etxalarko usategietan kokatua.
Oihane Ruizen Berdea, Euskadin egurraren zikloaz hausnartzen duena.
Aitor Intxaurragaren Denboraren ibilaldia, Gorbeiako 1.000 metrotik gorako 50 gailurretan barrena.
Joxe Ramon Agirre ‘Marron’-en K2-Lurretik hegan, Mattin Iñiguez eta bien parapente balentriak eta bizipenak Karakorumen.
Mikel Urrizaren Zegama Zegama da, mendi lasterketa ospetsuaren 25.urteurrenaren arrastoan eginikoa.
Azken 4 pelikula hauek Mendi Filmen estreinatuko dira.
Zabalandi sailerako gorde den harribitxia Jannu 1981 da, EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak berreskuratu eta Euskal Filmategiak digitalizatutako pelikula, mendizale nafarrek Jannu menditzarrean burututako 1981eko espedizioa gogora dakarrena, Himalaiako euskal balentrietan historiako nabarmenenetakoa.
'Tenzing' Jennifer Peedom-ena
Pelikula izarretan azpimarratzeko titulu asko dago: Tenzing, The dark wizard, Trango, K2 West Face. The legacy of two climbers, Yerupajá, Frost without snow and ice, edota I follow rivers.






Tenzing Everest igotzea lortu zeneko benetako istorioan oinarrituta dago, eta orduko Edmund Hillary-Tenzing Norgay sokadan, bigarrenari ematen dio indarra. Jennifer Peedom australiarrak zuzendutako lana da. Bilboko estreinaldian izango da Peedom, eta aurten aitortu zaion Mendi Zinemaldien nazioarteko elkargoko (IAMF) Sari Nagusia bertan jasoko du.
The dark wizard doku-seriearen zuzendaria, Peter Mortimer, ere, Bilbora etorriko da bere lana aurkeztera. Dean Potter eskalatzaile eta BASE jauzilaria zenaren inguruko 4 kapituluko seriea ondu dute Sender Films ekoiztetxekoek. HBO-k erositako seriea da, eta Bilbokoa, pantaila handian gozatzeko aukera bakarra izango da, itzela!
Trango pelikularen oinarria Karakorumeko Trango dorreetara egindako bi espedizio norvegiar dira, bata 1984koa eta bestea 1999koa. Nazioarteko estreinaldi indartsua, Bilbon. Mundu osoko mendi jaialdietan ezinbesteko pelikula izango da hortik aurrera.
K2 West Face. The legacy of two climbers lanak Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima ditu protagonista. K2 mendian bide berri bat zabaltzeko saiakeran zendu ziren 2024an. Moe Wada zine zuzendari japoniar entzutetsuak ondutako pelikula da.
Yerupajá 2026ko Urrezko Pioletak saritutako Marc Toralles, Bru Busom eta Rubén Sanmartín-en jarduera da: Peruko Huayhuash mendikateko tontor deigarrian, egindako lehen zeharkaldi integrala.
Frost without snow and ice Asgeir Helgestad zinemagile eta argazkilari norvegiar ospetsuaren maisulana da. Svalvarden bizi den ‘Frost’ izeneko hartz-eme zuri bat da pelikulako protagonista. Filma eta naturaren arteko konexioa bete-betekoa da, eta klima-aldaketaren ondorio suntsitzaileak agerian uzten ditu.
I follow rivers Mariann Sæther-en bizipen eta nortasunean oinarritutako lan ikusgarria da, munduko ur bizietako kayakistarik onenetakoa. Barbora Hollan norvegiarrak zuzendutako lana.
Zuzendari sarituak berriro Bilbon
Aldi berean, Mendi Film jaialdian sariak irabazitako eta aski ezagunak diren puntako zuzendariek beren lanik berrienak aurkeztuko dituzte Bilbon: Davina eta Seb Montaz-Rosset, Bertrand Delapierre, Ignasi López, Hugo Clouzeau, Yannick Boissenot, Ben Knight, eta Oihane Ruiz, Aner Etxebarria edota Bideografik bezalako euskal egileak.
Oihane Ruiz Flying Hands lanaren ekoizlea da, 2024an Zuzendari Onenen saria jaso zuena Marta Gómez eta Paula Iglesiasen lana aitortuz. Aner Etxebarriak Joy dokumentalarekin film labur onenaren saria irabazi zuen 2022an. Eta Bideografik ekoiztetxe durangarra lehen edizioetatik egon da presente Mendi Filmen, hirutan Euskarazko Film Onenaren saria irabaziz: Tamur: Kangchenjungako harribitxia (2010), Aizkora hotsak goi mendietan (2011) eta Pastoreak (2018) lanekin; aurten, Aitor Intxaurragak zuzendutako Denboraren ibilaldia ekoiztu dute.
‘Los últimos guardianes de Shangri-La’-ren estreinaldia
Beste estreinaldi sonatuetako bat Mendi Film Bizkaia Ternua Bekak saritutako Los últimos guardianes de Shangri-La pelikularena izango da. Marina García Andreu zuzendari kataluniarraren lana da, eta Tibet atarian dagoen Yunnan eskualdeko mendi-zaindarien istorio liluragarria ekarriko du pantaila handira.
Mendi Bosteko: atal berria
Mendi Filmek atal berria estreinatuko du aurten, Mendi Bosteko. Lurraren zaintza eta harekiko errespetuzko jokaera nabarmentzen duten pelikulei atal honen etiketa bereizgarria ezarriko zaie. Aurten, 8 pelikulek jasoko dute. 
Sail Ofiziala: 43 pelikula
75 SECONDS – AN ACCOUNT OF CHAOS, FEAR AND HOPE INSIDE AN AVALANCHE | Suedia | Marco Tribelhorn
4000m FROM HOME | Frantzia | Pierre Cadot
A CALL FROM THE WILD | Norvegia | Asgeir Helgestad [Mendi Bosteko]
A SIMPLE LIFE | Austria |Jakob Schweighofer
ABATA | Espainia – EH | Aner Etxebarria
ALONE IN ANTARTICA | Hego Korea | Kim Youngmi, Kim Jeeyoung
BERDEA | Espainia – EH | Oihane Ruiz Menéndez [Mendi Bosteko]
BIRDLIFE | Belgika | Léopold Le Grelle
CHIMÈREZ PATAGONES | Frantzia | Guillaume Broust
DENBORAREN IBILALDIA | Espainia – EH | Aitor Intxaurraga Arana
EMBERS | Kanada | Trixie Pacis
FIFTY-FIFTY | Kanada | Angela Percival
FROST WITHOUT SNOW AND ICE | Norvegia | Asgeir Helgestad [Mendi Bosteko]
HAMM!! | Ameriketako Estatu Batuak | Tahria Sheather
I FOLLOW RIVERS | Norvegia | Barbora Hollan
IN UNISON | Frantzia | Davina & Sébastien Montaz-Rosset
K2-LURRETIK HEGAN | Espainia – EH | Joxe Ramon Agirre
K2 WEST FACE. THE LEGACY OF TWO CLIMBERS | Japonia | Moe Wada
KRONOSHOCK | Espainia | Ignasi López Fàbregas
LA CHÈVRE DHISPAR | Frantzia | Hugo Clouzeau
LAS VOCES DEL DESPEÑADERO | Mexiko | Irving Serrano, Victor Rejon
LIBEREZ LA DIRECTE | Frantzia | Bertrand Delapierre
LOS ÚLTIMOS GUARDIANES DE SHANGRI-LA | Espainia | Marina García Andreu
LUMEN | Frantzia | Yannick Boissennot
MÈRE DE GLACE | Frantzia | Enzo Besson
NANGA PARBAT – ECHOES OF SYSIPHUS | Alemania - Espainia - Frantzia - Pakistan | Tom Dauer
NININBAORI | Suitza | Mathieu Achermann
OUTLIER COMMON | Ameriketako Estatu Batuak | Dani Reyes-Acosta
RIVIÈRES SECRÈTES DES NAKANAÏ | Frantzia | Alexandre López
ROBSON | Ameriketako Estatu Batuak | Philip Forsey
SHE MEASURES THE EARTH | Kanada | Ching Yu [Mendi Bosteko]
TEETH TO THE WIND | Kanada – Ameriketako Estatu Batuak | Drew Smith, Ben Knight
THE COLD SONG | Kanada | Evan Lindberg [Mendi Bosteko]
THE CRUEL WAY | Bulgaria | Deyan Bararev
THE DARK WIZARD 1 THE DEATH CONSEQUENCE| Ameriketako Estatu Batuak | Peter Mortimer, Nick Rosen
THE DARK WIZARD 2 DYING TO FLYING | Ameriketako Estatu Batuak | Peter Mortimer, Nick Rosen
THE DARK WIZARD 3 THIS IS ART, THIS IS SPIRITUALITY | Ameriketako Estatu Batuak | Peter Mortimer, Nick Rosen
THE DARK WIZARD 4 TRASCENDING HUMAN LIMITATIONS | Ameriketako Estatu Batuak | Peter Mortimer, Nick Rosen
THE GUIDEBOOK | Alemania – Kanada | Alexi Liotti
THE LOST CACHE | Ameriketako Estatu Batuak | Todd Jones
TRAIL KEEPERS | Espainia | Prunelle Mathet, Ben Suliteanu
TRANGO | Norvegia | Christopher Carvasal
UP AND DOWN | Belgika | Paul Lavoine
VENT DEBOUT! PATRICE DE BELLEFON, ITINÉRAIRE DUN GUIDE ENGAGÉ | Frantzia | Laurence Fleury
YERUPAJÁ | Espainia | Marc Toralles, Bru Busom, Rubén Sanmartín
ZEGAMA ZEGAMA DA | Espainia – EH | Mikel Urriza Pascual
Zabalandi Saila
EL LLANTO DEL GLACIAR | Espainia | Jordi Meste López [Mendi Bosteko]
HIMALAYA +50 | Espainia | Jerónimo López [Mendi Bosteko]
JANNU 1981 | Espainia – EH | EMMOA
NOT JUST RUNNING | Kenia | Joel Badia
PERMAPYRENEES | Espainia | Laura Vinyals [Mendi Bosteko]
TENZING | Erresuma Batua, Australia, Ameriketako Estatu Batuak | Jennifer Peedom




















