Hautatu hizkuntza
Ameriketako Estatu Batuak, 26 min
Zuzendaria: Dani Reyes-Acosta
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Hiru emakumek Ipar Amerikako mendikateetan zehar egindako bidaia emozional bat, gailurren perfekzioa bilatzen duena. Bata zientzialaria da, bestea zinemagilea eta hirugarrena eragile disruptiboa. British Columbiako mendialde sakonetatik Tetons erraldoietaraino bidaiatuz, istorio pertsonal eta nahasiak partekatuko dituzte. Mundua behera datorrela ematen duen honetan, irmotasunari, poztasunari eta elkartasunari buruzko lezio gogor baina baliotsuak agerian jarriko dituzte.
Espainia, 24 min
Zuzendaria: Aner Etxebarria, Pablo Vidal
1955ean, Orson Wellesek, egurrezko paletekin eta sareekin usoak harrapatzeko ehizak liluratuta, The Land of Basques dokumentala zuzendu zuen. Gaur egun, Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan dagoen borda batean, Gerardo Damboriena Etxalarko azken usazale belaunaldiaren buruak, euskaraz, 700 urte baino gehiago dituen tradizio honen sekretuak erakusten dizkigu, desagertzeko zorian dagoen langintza. Ingelesak euskaratik ikasten du Gerardo Damborienak eta Orson Wellesek kontatutako istorio honetan.
Ameriketako Estatu Batuak, 63 min
Zuzendaria: Todd Jones
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
1937an, Bradford Washburnek Mount Lucania igo zuen, Yukonen, Kanadan. Baina Walsh glaziarrean utzi behar izan zuen bere ekipamendu ordezkaezina, tartean bere aire kamerarik preziatuena. Galera hark betiko utzi zion arantza. Zortzi hamarkada geroago, ordea, Griffin Post eskiatzailea eta Dora Medrzycka glaziologoa buru dituen talde bat Yukongo izotz aldakorretara itzuliko da Washburnek urte luzez eutsi zion galderaren erantzun bila: ekipamendu hura oraindik han egongo ote da?