Hautatu hizkuntza
Kanada, 18 min
Zuzendaria: Ching Yu
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Lau emakume zientzialari, Alison Criscitiello, Jocelyn Hirose, Isobel Phoebus eta Chimira Andres, Kanadan. Zientzia egitearen, irakastearen eta bizitzearen esanahia irauliko dute haien bizipen eta istorioen bidez. Paisaia fisiko eta emozionalen bidez elkarlotzen diren istorioak: laborategiko burrunba eta glaziarren isiltasuna, urruneko izotz jauziak eta dantzari baten pausoen erritmoa edota basoan olgetan dabiltzan umeen barrea.
Espainia, 67 min
Zuzendaria: Oihane Ruiz Menéndez
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
“Egurra etorkizuneko materiala da”. Hipotesi horretatik abiatuta, Oihane Ruiz arkitektoak eta Ane Barrutia paisajistak, Euskadin egurraren zikloa zein den aztertuko dute, basotik hasi eta industriaraino. Premiazko galdera bati erantzunak bilatzea da helburua: zer baso utziko diegu etorkizuneko belaunaldiei? Krisian dagoen eredu baten aurrean, teknikari, langile, ikertzaile eta aktibistak elkarrizketatuko dituzte, errotzea, memoria eta paisaia bizitzeko beste modu batzuk irudikatzeko premiaren arteko hausnarketa iradokiz.