Hautatu hizkuntza
Frantzia, 7 min
Zuzendaria: Yannick Boissennot
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Goizaldeko lehen argi lausotik ilunabarreko distira itzaltzera arte, Pierre Hourticq ek eguzkiaren ibilbidea jarraitzen du mendietan zehar eskiatuz. Paisaia uneoro eraldatzen da: lerro berriak agertzen dira, eta mendiak bere forma berridazten du. Ordu urdina, ordu horia, eguerdiko gailurra eta itzalaren itzulera bidaia bakar baten kapitulu gisa zabaltzen dira. Hau argiari eskainitako oda da: mendien forma moldatzen duen elementua, ibilbide bakoitza gidatzen duena eta une baten edertasun iragankorra agerian uzten duena.
Norvegia, 94 min
Zuzendaria: Asgeir Helgestad
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
![]() |
![]() |
Hamarkada bat baino gehiagoz, Svalbarden, planetan azkarren berotzen ari den lekuan, Asgeir Helgestad zinemagilea Frost izeneko hartz polar baten bizimodu apartaren lekuko izan da: ama da Frost, eta bere kumeak hazteko borrokan ari da, etengabe aldatzen ari den Artikoan. Bidaia intimo horrek behatzaile izatetik istorio-kontalari izatera eramango du Helgestad, naturarekin bat egiteko grinak eta klima-aldaketak ekosistema hauskor honetan dituen ondorio suntsitzaileak agerian uzteko nahiak bultzatuta.