Udazkeneko Mendi Tour 2026 denboraldia begi-bistan daukagu jada. Irailetik azarora bitartean, Bilbotik abiatuta hainbat herri eta hiritan eskainiko ditugu zine saioak, Mendi Filmeko pelikula onenak. 

Iraila Urria Azaroa
22 URNIETA

5-6-7-8 MADRID

6 BERGARA

9 SANTA BRÍGIDA

18 GETARIA

21 TAFALLA

5 SOPELA

6 ELGOIBAR

6 ERRENTERIA

10 BASAURI

12 GALDAKAO

12 OÑATI

20-21 LIÉBANA-Potes

Denboraldiko lehen zatia, urtarriletik ekainera bitartekoa, itzela izan zen:

  • 11.000 ikusle
  • 66 zine saio
  • 33 hiri / herri

K2 Mon Amour, Izarren zaunka, Cantos y Flores, Trango, Old Man Lightning, Into Altai, Aldabide... Iazko Mendi Filmetik eratorritako katalogoko pelikulek oso ondo funtzionatu dute, ikusleei, Mendi Zaleei, asko gustatu zaizkie. Denetariko gaiak, gidoi aberatsak, pertsonaia inspiragarriak, jomuga liluragarriak eta jarduera potenteak erakusten dituzten pelikulak.

Abenduaren 4tik 13ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 19. edizioari begira, energiaz betetako bulkada da Mendi Tourrak ematen diguna.