MENDI TOUR, Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltariak irailaren  22an Urnietan abiatu eta azaroaren 20-21ean Liébanako Potesen itxiko du Udazkeneko Mendi Tour denboraldia. 14 egoitza daude baieztatuta, eta guztira 18 zine saio eskainiko dira.

 

Iraila / Septiembre

22 URNIETA | 9. edizioa

 

Urria / Octubre

5-6-7-8 MADRID | 12. edizioa

6 BERGARA | 4. edizioa

9 SANTA BRÍGIDA | 5. edizioa

18 GETARIA | 7. edizioa

21 TAFALLA | 2. edizioa

 

Azaroa / Noviembre

5 SOPELA | 11. edizioa

6 ELGOIBAR | 9. edizioa

6 ERRENTERIA | 9. edizioa

7 URKABUSTAIZ | 1. edizioa

10 BASAURI | 10. edizioa

12 GALDAKAO | 2. edizioa

12 OÑATI | 4. edizioa

20-21 LIÉBANA-POTES | 9. edizioa

 

11.000 ikuslek gozatu zuten Negu-Udaberri denboraldian Mendi Tourraz. 33 herri edo hiritan 66 saio eskaini ziren. Marka itzela da, mendiko zinemagintzaren erakargarritasunaren eta Mendi Filmen eskaintzak duen kalitatearen erakusle.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak eskaintzen dira, iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sarituak izan edo nabarmendu zirenak. ‘Harri, Orri, Arkatz’, ‘Izarren Zaunka’, ‘Aldabide’ edo ‘Sustraiak, Raíces perdidas’ bezalako tokiko pelikulak, nahiz nazioarteko jatorria duten ‘K2 Mon Amour”, ‘Trango’, ‘Cantos y Flores’, ‘Into Altai’, ‘Le Moulin des Artistes’ edota ‘Old Man Lightning’, ikusleentzat gozagarri eta inspiratzaile bihurtu dira.

Mendi Tourra egonkortuta dago hainbat tokitan, hala erakusten dute denboraldiko lehen zatiko datuek: Tolosakoa da aitzindaria, aurten Leidorren 16.edizioa bete da (1.600 ikusle); Donostiako Antzoki Zaharrean (800 ikusle) eta Leioako Kultur Leioan (320 ikusle) 15.edizioa egin da; Gasteizen 14.a Vital Fundazioaren Arkabia zentroa estreinatuz (1.350 ikusle); Arrasaten ere 14 edizio burutu dira (350 ikusle); Igorreko Lasarte Aretoan 13. edizioa (315 ikusle); eta Iruñeako Golem zinemetan 8 saio eskaini dira lau egunez (1.600 ikusle). Euskal Herritik harago, Galizian (Vigo), Gaztela eta Leonen (León, Salamanca, Valladolid eta Burgos), Valentzian (Canet d’en Berenguer), Katalunian (Vielha e Mijaran) eta Kanaria Handian (Teror) aurten ere egin dira saioak.

Segidan etorriko da urteko hitzordu nagusia: BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 19. edizioa abenduaren 4tik 13ra ospatuko da, Bilbon.