Hautatu hizkuntza

“Hello, Bilbao-Bizkaia!” esanez aurkeztuko da Hego-Koreako Ulsan Ulju Mountain Film Festival jaialdian euskal mendi zinemagintzari zuzendutako atal berezia. 8 euskal pelikula programatuko dira bertan, irailaren 18tik 22ra. Atal berezi honen programazioa BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren eskutik osatu da. International Alliance for Mountain Film elkargoko kide dira Ulju eta Mendi Film, eta kidetza horretatik sortu da ekimen hau.

MENDI TOUR, Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltariak irailaren 22an Urnietan abiatu eta azaroaren 20-21ean Liébanako Potesen itxiko du Udazkeneko Mendi Tour denboraldia. 14 egoitza daude baieztatuta, eta guztira 18 zine saio eskainiko dira.
Irakurri gehiago: Mendi Tour 2026 Udazkena: Mendiko Zinemaren inspirazioa 14 egoitzatan
Page 3 of 160